Politika sozialaren inguruko bilerarekin hasiko dira gaur aurrekontuetarako ekarpenak jasotzen

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 12a, 01:00

Politika sozialaren inguruko bilera arratsaldeko 19:00etan izango da, Biterin. Aste honetan, euskera eta ongintza gaien inguruko bilera ere izango dira.

URTEA bukatzearekin batera udaletxe ezberdinetan datorren urterako aurrekontuak osatzen hasten dira. 2008ko Udal aurrekontuak osatzeko bide horretan, udal gobernu taldeak sektorekako bilerak deitu ditu, arlo bakoitzaren inguruko ekarpenak jaso eta, ahal den neurrian, aurrekontuetan sartzeko. Bilera horiek gaur hasiko dira, politika sozialaren inguruko bilerarekin. Arratsaldeko 19:00etarako egin dute zita, Biterin. Aste honetan izango dira baita ere euskera eta ongintzari buruzko bilerak, eta datozen asteetan, zerbitzuak, hezkuntza, hirigintza, kirolak eta kulturaren ingurukoak izango dira.

Faseka

Udal aurrekontuak osatzeko prozesu honek hiru fase izango ditu, udal gobernu taldeak azaldu duenez. Sektorekako bilera hauek aurreneko fasea osatuko lukete. Bigarren fasean, Ogasun batzordea deituko da eta bertan jasotako ekarpen guztien artean lehentasunak jarriko dira, izan ere, aurrekontuetan inbertsioetarako dagoen dirua mugatua da, 2 milioi euro, hain zuzen. Ogasun batzordea abenduaren 13an izango dela aurreikusi dute. Hirugarren fasean, gobernu taldeak Udal aurrekontuen zirriborroa idatziko du, eta udaletxeko talde politikoei pasako die. Era berean, herritarrekin bilera bat egingo dute zirriborro honen nondik norakoak azaltzeko. Azken fasea, aurrekontuak plenoan aurkeztu eta onartzea izango litzateke. Otsaila bukatu aurretik Udal aurrekontuak onartuta egotea nahi luke gobernu taldeak.

Bilerak sektoreka
POLITIKA SOZIALA.
Azaroak 12. 19:00etan, Biterin. 
EUSKERA.
Azaroak 13. 18:30etan, Udaletxean.
ONGINTZA.
Azaroak 14. 19:00etan, Udaletxean.
ZERBITZUAK.
Azaroak 19, 18:00etan, Biterin.
HEZKUNTZA.
Azaroak 20, 19:00etan, Biterin. 
HIRGINTZA.
Azaroak 21, 18:00etan, Udaletxean.
KIROLAK.
Azaroak 26, 18:30etan, Biterin.
KULTURA
Azaroak 27, 18:30etan, Udaletxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!