Saskibaloian jokatzeko aukera gaur, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 11a, 01:00

HERNANIKO saskibaloi kirol elkarteak, aurreko denboraldietako bideari jarraituz, gaztetxoekin saskibaloi saioak antolatu ditu. Aurreneko saioa gaur izango da eta bertan 1995, 1996 eta 1997 urteetan jaiotako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute. Zita gaur goizean egin dute kiroldegian, goizeko 10:30etatik 12:00etara. Elkarteak adierazi du saio hauek oso harrera ona izan dutela eta hori dela eta animatu direla aurten ere ekimena antolatzera. Parte hartzea debalde da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!