Kanpoko eta bertako kirolzaleak Mendizale Astean

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 11a, 01:00

Aste osoan zehar proiekzioak izango dira Biteri kultur etxean. Asteazkena bitarte gonbidatuak izango dira protagonista, punta-puntako kirolariak izango baitira gure artean. Bihar bertan Josune Bereziartuk Uda alpinoa izeneko emanaldia eskainiko du. Asteartean Patxi Sanchez-Dehesak Toloño eta Kantabriako mendikatea: Arabar Errioxako behatoki naturalak emanaldia eskainiko du. Az-keneko gonbidatua Mikel Saez de Urabain izango da Mont Blanc-eko mendigunean alpinismoa saioarekin.

Hernaniarren tartea
Ostegunean herritarrak izango dira protagonista. Alde batetik, herritar anonimo batek ‘Opor lasai batzuk txirringaz’ saioa eskainiko du eta ondoren, Sonia Rodriguez eta Victor Goikoetxearen ‘Argentina eta Txile txirringaz’ emanaldia izango da, bi hilabetetan zehar egindako 2.500 kilometroko bidaiari buruzkoa.

Argazki lehiaketa
Ostiralean 28. Argazki Lehiaketara aurkeztu diren argazkien aurkezpena egingo da eta ondoren sari banaketa. Honekin batera, elkarteak urtean zehar egindako irteeretako argazki bildumaren proiekzioa ere eskeiniko da. Bukatzeko, mendi irteera Mendizale Astea ondo bukatzeko, mendi buelta ederra antolatu dute. Hilaren 18an izango da, igandea, Lekeitio aldera, Otoio mendira (397 m), hain zuzen ere. 4 ordu inguruko irteera izango da, atsegina eta edonorentzako modukoa.

Ordua eta lekua
Proiekzio guztiak Biteri kultur etxean izango dira ilunabarreko 19:30etan.

Egitaraua
Azaroak 12, astelehena
‘Uda alpinoa’.  Josune Bereziartu.
Azaroak 13, asteartea
‘Toloño eta Kantabriako mendikatea: Arabar Errioxako behatoki naturalak’.  Patxi Sanchez-Dehesa.
Azaroak 14, asteazkena
‘Mont Blanc-eko mendigunean alpinismoa’. Mikel Saez de Urabain. 
Azaroak 15, osteguna
‘Opor lasai batzuk txirringaz’.  Hernaniar bat.
‘Argentina eta Txile txirringaz’. Sonia Rodriguez eta Victor Goikoetxea.
Azaroak 16, ostirala
XXVIII. argazki lehiaketako argazkien aurkezpena eta sari banaketa.

Azaroak 18, igandea
Mendi irteera: Santa Eufemia-Lekeitio.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!