TUTERAKO Fernando Remacha abesbatza izan zen atzo Milagrosan eta arrakasta izan zuen emanaldiak, Milagrosa jendez bete baitzen. Fernando Remachak 1955garren urtean sortu zuen abesbatza eta gizon hari zor dio abesbatzak izena eta izana. Abesbatzak emanaldi ederra eskaini zuen eta jendeak txalo artean eskertu zuen. Emanaldia Hernaniko Kantuz abesbatzak antolatu du, izan ere, lehenago ere izan ziren hernaniarrak Tuteran. Orain bisita itzuli dute nafarrek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!