Hernaniarrak hutsik egin gabe izango dira gaur ere Behobia-Donostia lasterketan

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 11a, 01:00

GAURKOA inoiz izan den Behobia-Donostia lasterketarik jendetsuena izango dela aurreikusi dute, eta tartean, urtero bezala, ez da hernaniarrik faltako. Guztira 14.600 parte hartzaile izango dira, eta tartean bere kasa aterako diren 100 hernaniar eta CD Hernanirekin aterako diren beste korrikalari multzo bat izango da. Urtero bezala Hernaniko Kronikak korrikalari hernaniarren taldeko argazkia aterako du, goizeko 10:15etan, Behobiako irteera ondoan dagoen eskolako patioan egin da zita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!