Gazte txokoan oka jokoan

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 10a, 01:00

GAZTE Txokoak azarorako hainbat ekintza antolatu ditu. Aurreko asteburuan oka erraldoia eta bertako frogak prestatu zituzten eta larunbat honetan martxan jarriko dute eta gazteek bertan parte hartu ahal izango dute.

Tailerrak eta irteerak
Bestalde, hilabete osoan zehar hainbat eskulan tailer egingo dira, hain zuzen ere, argazki zintzilikariak, txontxongiloak eta erlajazio tailerra. Hilabeterako sukaldaritza tailerrean zerbait goxoa eta erreza prestatzen ikasiko dute. Irteerak ere antolatu dituzte: lehenengoa, hilaren 18an, Txuri Urdinera patinatzera; bigarrena, hilaren 25ean, frontenisean jolastera, hirugarrena, hilaren 30ean, Donostiako Pio Baroja kiroldegira.

Balorazio ona
Urriko ekintzen balorazioa ere egin dute. Azkazalak margotzeko tailerrak eta sukaldaritza tailerrak arrakasta handia izan zuten. Zaldiz ibiltzera egindako irteerak zer esanik ez; Lasarteko zalditegira joan eta mendi buelta egin zuten zaldiz. Gazteak oso gustora ibili ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!