EHU Hernani laugarren garaipenaren bila

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 10a, 01:00

EHU Hernanik denboraldi bikaina darama orain artean, jokatutako partidu guztiak irabazi egin baititu eta gaur arratsaldean ere horretan saiatuko da Bilboko Rekalde taldearen aurka. EHU Hernani-Rekalde, ligako klasiko bat Gaur arratsaldean kiroldegian ikusi ahal izango den partidua Euskadiko ligako klasiko bat dela esan daiteke, bi taldeek askotan jokatu baitute elkarren aurka. Partidu hauek oso orekatuak izan dira azken denboraldietan. Aipatzekoa da bizkaitarren defentsako lana, horretan oinarritzen baitute beraien jokoa eta horrek egiten baitu gainditzeko talde zaila. Erasoari dagokionez ez dute hainbeste potentzialitate, baina puntu bakoitza garesti saltzen dute eta azkenean horrek ematen die partidu guztiak borrokatzeko aukera. Etxekoei dagokionez Lauri eta Borjak zuzendutako taldea, oso ondo dago aurtengo denboraldian eta joko bolada on hori aprobetxatu nahi dute, gaurko partidua irabazi eta lidertzan jarraitzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!