Gorengo mailan, Hernanik 2-3 galdu zuen Berioren kontra

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 11a, 01:00

HERNANIK ez zuen bere helburua bete atzokoan, Berioren kontra jokatutako partidua 2 eta 3 galdu baitzuen. Hernanik ez zuen bere jokorik onena erakutsi eta gainera arbitroak bi jokalari kaleratu zituen, biak bigarren zatian. Golei dagokionean, aurreneko zatia Berio 1-0 aurretik zijoala bukatu zen. Bigarren zatian 3 eta 0 jarri ziren donostiarrak aurretik, eta azkenean Hernanik bi gol sartu zituen. Aurreneko gola, Olasagastik sartu zuen eta bigarrena jokaldi nahasi baten ondorioz etorri zen. Emakumezkoen Ligan, Hernanik 0 eta 3 irabazi zuen sailkapeneko bigarren geratu den Tolosaren kontra. Hernani lider geratu da eta orain igoera fasea jokatuko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!