gaur arratsaldeko 15:30etan Tolosako Usabal futbol zelaian, Tolosa eta Hernanik jokatuko dute Emakumezkoen ligari dagokion partidua.
Lehen faseko azken partidua
Gaurkoa, ligako lehen faseko azken partidua izango da. Hernanik lehen fase ikusgarria egin du. Jokatutako 8 partiduak irabazi egin ditu eta dagoeneko igoera fasea jokatzeko txartela eskuetan du, lider baita, gaur arerio izango duen Tolosa baino 6 puntu gehiagorekin. Beraz, esan daiteke, gaurko partidua, igoera fasea prestatzeko lagungarri izan daitekela oso. Hernanik, ez du ezer jokoan, baina aurrean ia seguru igoera fasean berriz ere aurkituko duen Tolosa izango du, eta horrelakoetan komeni izaten da, gero aurkituko duenaren aurrean erreferentzi positiboak izatea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!