gorengo mailako taldea partidu gogorrak izaten ari da azken jardunaldietan. Aurreko jardunaldian Ordizia liderraren bisita jaso zuen eta gaur berriz, juxtu beraien atzetik 4garren postuan dijoan Berioren zelaira egin beharko dute bisita.
Hirugarren postuari eutsi eta gora begira jarraitu
Aurreko asteburuan talde zuri berdeak ezin izan zuen Ordizia liderra gainditu eta lidertzara hurbildu. Lortutako berdinketarekin liderrarekin distantzia mantentzea behintzat lortu zuen, nahiz eta postu bat galdu. Gaurko helburua hirugarren postua mantendu eta goikoen irristadari itxarotea izango dute. Gaurko arerioa Berio da, sailkapenean juxtu hernaniarren atzetik dagoena, puntu bakarrera. Beraz, gaur Muñozen mutilek 3 puntuak lortuko balituzte lehiakide zuzen bati distantzia sartuko liokete eta gora begira jarraitzeko aukera izango lukete.
Beriok arazoak etxean
Partidu zaila izango da gaurkoa, baina bada datu bat hernaniarren aldekoa izan daitekena. Berio 4garren da sailkapenean 15 punturekin, hernaniarrengandik puntu bakarrera. Baina, sailkapenari begiratuta ohartzen gara, Beriok etxean arazo dexente dituela. Bere zelaian jokatutako 4 partiduetatik 3 galdu egin ditu eta aldiz, kanpoan danak irabazi ditu. Beraz, Hernanik donostiarrek etxean dituzten zailtasun horiek aprobetxatu beharko ditu, kontuan izanda gainera, Hernanik etxetik kanpo kontraerasoan jokatzeko talde oso egokia duela. Partidua gaur arratsaldeko 15:30etan da, Donostiako Cesar Benito zelaian.