Yone Boutique taldeak 4 eta 3 irabazi zuen atzo

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 11a, 01:00

Hernaniko Yone Boutique areto futbol taldeak 4 eta 3 irabazi zuen atzo Errenteriko Naturista Mª Carmen taldearen kontra. Hernaniarrak partidu osoan zehar izan ziren aurretik, nahiz eta Errenterikoek gogor estutu. Hernaniko golak Rober, Josu, Miguel eta Ibanek sartu zituzten. Hernani bolada onean da eta jokatutako partidu guztiak irabazi ditu. Datorren astean sailkapeneko buru dijoan Prexkuk taldearen kontra jokatuko du. Hernani bigarren dijoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!