behobia-Donostiaren tankerako beste lasterketa bat jokatu zen Hernanin, 1948 eta 49an. Tolosa-Hernani errelebo lasterketa famatua izan zen, 20 kilometrokoa, CD Hernanik antolatua. Tolosatik Hernanirako bidaia egiten zen, 5 kilometroko lau errelebotan, eta 40-50 parte hartzaile izan ziren, bi kategoriatan. Hernaniar bat baino gehiago ikusi dezakegu lasterketa honen palmaresean ere: 1948an Jaizkibel taldeak irabazi zuen lehendabiziko kategorian, eta bi hernaniar zeuden tartean: Jose Maria Garin eta Juan Pozas. Urte horretan bertan, bigarren kategorian CD Hernanik irabazi zuen, eta 4 korrikalariak hernaniarrak ziren: Baldomero Jimenez, Seve Garcia, Pedro Lopetegi eta Akola.
Hernani-Tolosa lasterketa bi urtetan bakarrik egin zen, N1 errepidea ixteak arazoak sortzen omen zituelako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!