GIPUZKOAKO Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Hernanin mingain urdinak kutsatutako ardi bat aurkitu dute. Hasiera batean, Errenteria eta Oiartzun artean aurkitu zituzten kutsatutako lehendabiziko ardi eta behiak. Orain badirudi, gaitza zabaldu egin dela eta Hernaniz gain, Aia eta Andoainen ere agertu direla mingain urdinak kutsatutako ardiak.
Neiker-Tecnalia institutua da analisiak egiten ari dena, eta orain arte 344 analisi egin dituzte, 4.500 ikuilutan. Horietatik 33 ikuilutan aurkitu dituzte mingain urdin kasuak, Hernanikoa tarteko. Gaixotasunak jotako 40 ardi hil dira orain artean.
Jakinarazi dutenez, aipatutako herri hauetatik hasiko dira mingain urdinaren kontrako txertoak jartzen, datorren astetik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!