Lehendabiziko artikulua, Sagastia; dudan jartzen dute aurreko udal gobernuak ahal zuen guztia egin ote zuen obra martxan jartzeko, baina badakite geldirik egon bada, HBren azken udal gobernuak egindako pifia bategatik izan dela; alegia, aldaketak egin zituzten eraiki beharreko ingurunean, eta horrek tribunaletaraino iritsi zen krisi bat sortu zuen. Bigarren artikuluan, badirudi ANVk deskubritu duela igogailu berriak ze onura ekarriko dizkien Karabel eta Portuko biztanleei mugikortasun aldetik, eta horretagatik 20 metro mugituko dute; eskerrak hor zeuden! Aurreko gobernu taldeak igogailua apeaderoarentzat besterik ez zuen nahi. Hori, ez dute berak ere sinesten. Igerilekuei buruzko artikuluan, ikuskuntu bakarra adierazten dute, hala komeni zaielako, alegia, ekonomikoki errentagarria den edo ez, eta ez dute aipatzen herrian izan duen onarpena. Auzo bat berritzen dutenean, inoiz egiten badute, zer egingo dute inbertsioa justifikatzeko? Auzotarrei ingreso extraren bat eskatu? Edo besterik gabe behar bati erantzun? Igerilekuak beharrezkoak ziren hernaniarren aisiarako.
Azkenik, udal gobernu berriak gustoko proiektu bat hartu du, eta abuzturako bukatu du. Hori omen da hasi eta buka egin duten lehendabiziko proiektua. Bidebieta plazako kirol guneari buruz ari naiz. Obra hori Martxo-Apirilean hasi zen, udal langileak frontoiak egiten hasi zirenean. Joku-anitzetarako pistaren adjudikazioa 2007ko Martxoaren 5ean hasi zen, eta 2007ko Martxoaren 7an adjudikatu zitzaion Juegos Kompan SA enpresari. Korporazio berriko norbaitek azalduko al dit, zer egin duen berak, korporazio berriak alegia, proiektu honengatik? Esaten duten guztia udal aldizkariak jartzen duena bezain egiazkoa bada, badakigu eurek diotenetik zenbat den sinesteko modukoa.
Andoni Amonarraiz
(Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!