Irteeretan parte hartu duten haurrak sarituko ditu gaur Mendiriz Mendik

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 9a, 01:00

MENDIZALE Astearen barruan Mendiriz Mendi elkarteak urtero antolatzen du haurrei zuzendutako egun bat. Ekitaldi hori gaur izango da, eta bertan urtean zehar Mendiriz Mendik antolatutako irteeretan parte hartu duten haurrei dominak banatuko dizkiete. Aurretik, Martin Txiki eta Marizikin euskal ipuiak txotxongilo saioa izango da, Isabel Milleten eskutik. Ekitaldia arratsaldeko 19:30etan izango da, Biteriko areto nagusian.

Josune Bereziartu, astelehenean
Astelehenean Josune Bereziarturen eskaladak ikusteko aukera izango da proiekzio batean. Beste mendizaleen proiekzioak ere izango dira, osteguna arte, egunero. 19:30etan izango dira, Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!