Bihotz Bizi elkarteak bultzatuta, gosari orekatu eta osasuntsua izan zuten atzo Urumea ikastolako Lehen Hezkuntzako 5garren mailako ikasleek. Gosari orekatuak zerealak (ogia, zerealak, ...), fruta, esnekiak (esnea, jogurta, gazta), oliba olioa eta enbutidoa izan behar ditu oinarri. Fruitu lehorrak, txokolatea, eztia eta halakoak ere hartzea gomendatu zuten. Garbi utzi zuten ondo gosaltzeko 10 minutu besterik ez direla behar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!