Alkateari elkarrizketa eta Mendizale Astea bihar, Hernani Konektion saioan

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 7a, 01:00

Molotoff Irratian, Hernaniko Konektion saioa izango da bihar, eta bertan Marian Beitialarrangoitia Alkateari elkarrizketa egingo diote. Mendizale Astea dela eta Mendiriz Mendi elkarteko kide bat ere izango da irratian. Hernaniko agenda eta kirolari eskainitako Kirol-eskirol atala ere izango dira. Saioa bihar, gaueko 21:00etatik 22:00etara izango da. Errepikapena ostiralean arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!