Zerbitzu publikoko merkataritza eta turismo batzordea izan zen astelehenean. Beste puntu batzuren artean auzo elkarteei 2007ko ekitaldirako diru laguntzak ematea aztertu zuten. Unai Erroizenea Zerbitzu Publikoetako zinegotziak azaldutakoaren arabera, eskaera egin duten auzo elkarteek jasoko dute diru laguntza, hau da: Elizatxo auzo elkartea, Iturritxo auzo elkartea (Latsunbe-Marieluts), Sorgintxulo auzo elkartea, Kaxko auzo elkartea, Ereñotzuko Olak auzo elkartea, Belkara auzo elkarea (Karabel), Osiñaga auzo elkartea, Portu auzo elkartea eta Arrigoainpea auzo elkarteak (Santa Barbara). Bakoitzak 1.615, 28 euro jasoko ditu, 2007ko aurrekontuetan, auzo elkarteentzat zegoen dirutik, bakoitzari dagokionaren %70. Gainerako %30ari buruz datozen batzordeetan hitz egingo dute .
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!