Bazkide Egunean Lekeitiora

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 6a, 01:00

Mendizale Astearen barruan irteera antolatu du Mendiriz Mendik Bazkideen Egunerako. Aurtengoan Lekeitio, Otoio, Bolua eta Oletan barrena egingo dute ibilbidea. Irteeraren prezioa 35 eurokoa da, bazkaria eta autobusa barne. Jakinarazi dutenez, irteera erraza izango da, 4 ordu ingurukoa. Irteera azaroaren 18an egingo dute. Izena emateko astelehen, ostegun edo ostiralean joan behar da Mendiriz Mendiko bulegora, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!