GIZA eskubide batzordea osatzeko bilera izango da gaur. Bilera horretan batzordea osatu, bileren maiztasuna zehaztu eta zuzendaritza batzordearen idazkaria izendatuko da. Batzarra arratsaldeko 18:30etan izango da, udaletxean. Giza eskubideen batzordea berria da, eta osatzeko erabakia joan den irailaren 17ko plenoan hartu zen, oposizioko 9 botuekin eta EAE-ANVren abstentzioarekin. Batzordea nortzuk osatuko duten, urriaren 25eko plenoan erabaki zen. Lehendakaria Marian Beitialarrangoitia izango da (EAE). Gainerako kideak izango dira: Jose Ignacio Arrieta, Izaskun Ezeiza eta Idurre Lucas (EAE); Jose Ramon Chica (PSE-EE); Iñaki Arratibel (EA); Andoni Amonarraiz (EAJ); Beatriz Fernandino (EB); eta Maria Luz Anglada (PP). Gobernu batzarra ere izango da gaur Gobernu batzarra ere izango da gaur, bertan zaharren egoitzako obretaz hitz egingo da. Zehazki proiektua berrikusiko dute eta obra egiteko, zehaztu beharrekoak zehaztu. Hilabete barru proiektua bukatua izango dela espero da. Gobernu batzarra arratsaldeko 18:00etan, izango da udaletxean.