ALKATETZAK jakinarazi du aurrerantzean udaletxean sarreran goizez ematen den zerbitzua zabaltzeko bidean dela. Momentuz, erregistro zerbitzuko ordutegia zabaldu dute, baina pixkanaka, azaroan zehar, gainerako zenbait zerbitzuren ordutegia zabalduko dute. Zein zerbitzu diren eta zein ordutegi izango duten, zehaztu ahala, jakinaraziko dituzte.
Herritarrekin hartuemana erraztu
Alkatetzak dio orain arte izan den ordutegia mugatua dela herritarrentzat eta ordutegia zabaltzearen helburua herritarrek udalarekin duten harremana erraztea dela, ´herritarrak bueltaka ibili ez daitezen`.
Erregistro zerbitzuko ordutegi berria
Astean zehar: Goizez: 09:00-13:00 Arratsaldez: 15:00-20:00
Hileko aurreneko eta hirugarren larunbatetan: Goizez: 10:00-13:00