Intxaurdi taldearen kontra aritu ziren. Uste baino lan gehixeago egin behar izan zuten garaipena lortzeko.
Atzo Zubipen jokatutako partiduan ez zen ezusteko handirik izan. Hernaniarrek lan piska bat egin behar izan zuten, baina azkenean 1-0 irabazi zuten. Anak sartu zuen garaipenaren gola, nahiz eta Etxabek bizpahiru aukera garbi samarrak izan.
Ligako azkenaurrreko partidua zuten hau, beraz, partidu bakarra falta zaie 1 fasearekin bukatzeko. Oro har, denboraldi bikaina daramate emakume txuri-berdeek. Jokatutako partidu guztiak irabazi dituzte eta aipatzekoa da orain arteko partiduetan gol bakar bat ere ez dietelacv sartu. Bi aste barru igoera fasea jokatuko dute eta gogotsu egingo dute lan, lehenengoak izatea baitute helburu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!