Hernanik eta Ordiziak oso partidu parekatua jokatu zuten atzo, emaitzak adierazten duen bezala. 1-1 bukatu zen partidua eta emaitza juxtua dela esan liteke, bi taldeak ere elkarri gaina hartu ezinda ibili baitziren 90 minutuetan. Lehendabiziko gola Hernanik sartu zuen, lehenengo zatia bukatzear zela. Portillok, sartu zuen, ezkerrez, zelai erditik, porteroa behar zuen lekuen ez zegoela ikusita. Horrela joan ziren atsedenaldira bi taldeak, eta bigarren zatian, goierritarrek gogoz heldu zioten partiduari, liderrak direla erakutsi nahian. Eta lortu zuten, garaipena ez bada ere, Zubipetik puntu bat eramatea. Dena dela, hernaniarrak gustora egoteko moduan dira, partiduari eusten jakin baitzuten atzo.
Oraindik lehen postuetan
Hernani bigarren zen atzo arte, eta postu hori galdu zezakeen arren, oraindik goi postuei eusten die, ingurukoekin berdinduta. Hurrengo partidua Berioren kontra du, larunbatean, etxetik kanpora. Berio 7garren zihoan atzoko jardunaldiaren aurretik eta aurten ere kontuz ibiltzeko moduko taldea da. Hernaniarrek gaurko moduan ateraz gero izango dute aukerarik.