CD Hernanik Intxaurdiren aurkako partidua gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 4a, 01:00

Zubipen izango da, eguerdiko 12:00etan. Ligako azken aurreko partidua dute. Arrisku handirik ez, postu onean baitaude.

Fuerte dabiltza hernaniarrak aurten Emakumezkoen ligan. Oraintxe bertan ligako buru dira; gaurko partidua, berriz, Intxaurdiren aurka jokatuko dute, hain zuzen ere, sailkapenean zazpigarren dagoen ekipoaren aurka. Hernaniko taldeak orain arte 7 partidu jokatu ditu eta denak irabazi, eta guztira 21 puntu ditu. Gaurko lehiakideek, ordea, jokatutako 7 partiduetatik hiru irabazi dituzte, 1 berdindu eta beste hiru galdu, eta guztira 10 puntu lortu dituzte ligan. Beraz, ez dirudi bihar sorpresa handirik izango denik. Bi aste barru igoera fasea jokatuko du ekipo txuriberdeak, eta ikusitakoak ikusita, bistan da, lan ona egiteko moduan izango direla.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!