Fin ibili beharko dute Beñat Gaztelumendik eta
Aitor Mendiluzek gaur arratsaldean Tolosan jokatuko den bertso saioan, finalerdietara pasa nahi badute. Finalaurdenetako 5. eta azken saioa da. Saio honetan bertsolariek lortutako puntuazioaren arabera Unai Agirre bertsolaria ere pasa daiteke.
Finalaurdenetako azkeneko saio jokatuko da gaur, finalerdietara pasatzea helburu, eta Hernaniko Bertso Eskolako kide bat baino gehiago bada tartean. Gaurko saioan Jon Maia, Nahikari Gabilondo, Ibai Esoain, Iñaki Apalategi eta Hernanitik joandako bi bertsolariak arituko dira jendaurrean. Guztira 18 bertsolari pasako dira finalerdietara. Herriko Bertso Eskolako Jexux Mari Irazu eta Iñaki Zelaia pasa dira dagoeneko; gaur erabakiko da Mendiluzek, Gaztelumendik eta Agirrek lekurik izango duten. Hitzordua, beraz, gaur arratsaldeko 17:00etan Tolosako Usabal Kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!