Bolan aritzeko aukera izango da gaur, Goiz Eguzkiko bolatokian

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 3a, 01:00

gaur bola jokoa ezagutu eta praktikatzeko aukera izango da. Herriko zenbait bolari bilduko dira gaur goizean Goiz Eguzkiko bolatokian eta gerturatzen denari jokatzen erakutsiko diote, eta badakienarekin praktikatu egingo dute. Joan den urteetan ere izan dira larunbat goizetako saio hauek eta gerturatu izan da interesaturen bat edo beste. Zita goizeko 11:00etan egin dute Goiz Eguzkiko bolatokian, baina euria eginez gero Etxeberriko bolatokian izango dira, estalian.

Elur Txoriko tiraldia Hilaren 25ean
Elur Txoriko 50garren urteurrena dela eta tiraldia izango da eta bertan parte hartzeko aukera ere izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!