Helduentzako zinea: ´La extraña que hay en ti´

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 3a, 01:00

Asteburu honetan Jodie Foster aktoresaren interpretazio lan bikaina (kritikak dioenez) ikusteko aukera izango dugu Hernanin. Bera da film honetako aktorea nagusia eta Neil Jordan zuzendaria. Thriller ikutuko dramatzat jo daiteke. Gertaera latz baten ondorioz bizitza bat-batean zeharo aldatu, eta beldurrari aurre egiteko, mendekura jotzen duen emakume baten ibilerak azaltzen dira. Gaur, larunbata, 19:30 eta 22:30etan. Bihar, igandea, 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!