Hernanik Intxaurdiren kontra jokatuko du bihar, Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 3a, 01:00

Hernani geldiezin dabil liga hasi zenetik. Jokatutako zazpi partiduak irabazi ditu eta ligako buru dijoa, Tolosari dexeteko tartea ateratzen diola. Bihar, Intxaurdiren kontra jokatuko dute, Zubipen, sailkapenean 7garren postuan dijoan taldearen kontra. Printzipioz, Hernanik ez luke partidua irabazteko arazorik izango. Gainera, aipatu beharra dago, Hernani baja batzuekin izan dela orain artean, lesioak tarteko, eta taldea pixkanaka berriro ere osatzen ari dela. Beraz taldea %100ean dela, oraindik ere gehiago eman dezake. Partidua, bihar eguerdiko 12:30etan izango da, Zubipen.

Ligako azken partidua
Tolosaren kontra Datorren astean, Tolosaren kontra jokatuko dute hernaniarrek ligako azken partidua. Gero igoera fasean sartuko dira eta Tolosa ere igoera fasean izango denez, partidu garrantzitsua izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!