Hernaniko Bertso Eskolako Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendik Gipuzkoako Txapelketako finalaurdenetako bosgarren eta azken saioa jokatuko dute bihar. Bertan erabakiko da zein bertsolari pasako diren finalerdietara. Honako bertsolariekin arituko dira lehian: Jon Maia, Nahikari Gabilondo, Ibai Esoain eta Iñaki Apalategi. Hernaniko Bertso Eskolako Jexux Mari Irazu eta Iñaki Zelaia pasa dira dagoeneko; Zalantzan daude oraindik Unai Agirre eta igandean lehiatuko diren Mendiluze eta Gaztelumendi.
Beraz, bihar jakingo dugu zein bertsolarik jarraituko duten txapelketan. Tolosako Usabal kiroldegian, arratsaldeko 17:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!