Udaltzaingoak bi pertsona atxilotu zituen ostegunean. Adierazitakoaren arabera, lehendabizikoa ziklomotorra lapurtzeagatik atxilotu zuen. Ihes egiten saiatu zenean atxilotu zuten. Bestea Kardaberaz kalean tabernen inguruan izandako borroka baten ondorioz atxilotu zuten. Hiru zauritu larri izan ziren borrokaldian. Udaltzaingoak azaldutakoaren arabera, susmagarria zen gazte bat lokalizatu dute eta ihes egiten saiatu ondoren atxilotu zuten hau ere. Bi atxilotuak Ertzaintzaren eskuetan utzi dituzte eta ondoren epailearen agindupean utziko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!