behin baino gehiagotan entzun izan diogu batez ere euskera ikasleei, nahi bai, baina ez duela inorekin euskeraz hitz egiteko aukerarik. Horrelako kasuei aurre egiteko sortu zen Gure Artean Euskaraz programa.
Egitasmo hau herriko ikastetxeek, Euskaltegiek, Udalak eta Doberak bultzatutakoa da eta 2003. urteaz geroztik dago martxan. Funtsean euskeraz dakiten pertsonak eta euskera ikasten ari diren, edo praktikatu nahi duten hiztunak elkarrekin harremanetan jartzea du helburu. Horretarako zaletasun, ordutegi, adin, eta abarren arabera sortutako talde edo bikoteak egiten dira, euren artean euskeraz hitz egiteko helburuarekin.
Aurten esfortzu berezia egin da hiztun laguntzaileak lortzeko, esparru honetan zailtasunak dituztenei laguntzeko prest daudenak. Baita ondo erantzun ere, izan ere, perfil ezberdinetako 17 lagunek eskaini dute beren burua.
Orain, berriz, euskeraz praktikatu nahi eta zailtasunak dituzten hiztunak bilatzen ari dira. Dagoeneko euskaltegietako jendeak izena eman du; Orain, ordea, hauetatik kanpo dauden hiztun potentzial horien bila dabiltza antolatzaileak.
Hain zuzen ere, hiztun kopuru handia dago herrian gustora hitz egingo lukeena eta aukerarik ez duena: inoiz euskaltegian ibili eta geroztik praktikatu ez duena, ingurunean hitz egiteko aukerarik ikusten ez duena, bere inguruko jendearekin lotsatzen dena, soltura piska bat falta edota galtzen ari dena, euskaltegira arrimatzeko denborarik ez duena, eta abar.
Zailtasun hauei aurre egiteko sortu da, besteak beste, egitasmo hau, izan ere, ekintza aukera zabala da: kafetxo bat hartu, mendi buelta egin, parrandan ibili... Ordutegi aukera ere zabala da, izan ere, talde edo bikote bakoitzak erabakiko du erritmoa, zer egin, noiz, ea. Erritmoa malgua izango da, beraz. Printzipioz dinamika hauek ekainera arte luzatuko dira.
Izena emateko aski da
943-332799 telefonora deitzea, dobera@dobera.com helbide elektronikora edota Doberara bertara jotzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!