Hamar tolaretako sagardoak lehiatuko dira: Iparragirre, Elorrabi, Altzueta, Rufino, Zelaia eta Alberroko sagardoak izango dira, baina baita ere Astigarragako Oiarbide, Urnietako Setien eta Elutxeta eta Zubietako Astiazaranekoak ere. Sagardo lehiaketaren 25. urteurrena denez, ohiko sariez gain, oroigarri bana emango zaie urteetan zehar lehiaketa hau antolatzen aritu diren bi laguni, Iñaxio Sanz eta Karlos Martinezi, hain zuzen ere.
Sagardo lehiaketaren 25. urteurrena ez da Elur-Txorik egin eta ospatu behar duen ekitaldi bakarra, izan ere, aurten elkarteak berak 50. urte betetzen dituela eta, hainbat ekitaldi antolatu ditu urteurren hau ospatzeko, esate baterako, datorren igandeko mendi irteera.
Mendi irteera Pagoetara hilaren 11n
Elur-Txori elkartearen 50. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, Mendi irteera antolatu dute Pagoetara (714 m) hilaren 11n, hain zuzen ere. Irteera goizeko 08:00etan izango da eta autobusez egingo da joan-etorria. Guraso, haur, zein laguntzaileek parte har dezakete. Izena emateko Elur-Txori eta Mendiriz-Mendi elkarteetara jo daiteke.
50. urteurreneko ospakizunak
Sanjoanetan omenaldi beroa egin zitzaion elkarte honi bere urteurrena ospatzeko. Era berean, elkarteak berak hainbat ekitaldi antolatu ditu urtemuga ospatzeko, hil hontako bola tiraldia esaterako.