Jokin Etxabek jokatuko du gaur Galarretako jaialdian

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 3a, 01:00

HERNANIN bizi den erremontista, Jokin Etxabe jokoan ikusteko aukera izango da gaur Galarretako erremonte jaialdian. Harekin batean, Etxeberria IV izango da eta aurrez aurre Matxin IV eta Auzmendi izango dituzte. Gaurko jaialdiko azken partidua izango da gaur.

Beste partiduak

Gaurko hirugarren partiduak ere izango du bere xarma. Bitoria eta Etxeberria IIIk Urriza eta Eizagirreren kontra jokatuko dutena. Eizagirrek 18 garaipen daramazki segidan eta 19garrenaren bila joango da. Partidu estelarrean, bigarrenean, Ezkurra eta Agirrezabalak jokatuko dute, Juaristi eta Lizasoren kontra. Jaialdiko aurreneko partiduan Zalakin eta Urkok Larrea eta Badiolaren kontra jokatuko dute, 16:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!