Hernanik lider dijoan Ordiziaren kontra jokatuko du gaur, Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 3a, 01:00

PARTIDU garrantzitsua jokatuko du gaur Hernanik Zubipen, lider dijoan Ordizia etxean hartuko baitu. Joan den astean Hernanik kanpoan irabazi egin zuen eta Ordiziak etxean berdindu, eta emaitza hauek bi taldeen arteko tartea txikitu dute. Ez da, beraz, gaurko partidua erraza ikusten printzipioz. Ordizia azken 2-3 denboralditan sendo ibili den taldea da, eta goiko postuetan izan da. Jokalariek elkarrekin jokatzeko ohitura dute eta talde batua dela erakutsi dute. Gainera, Hernanik asteburu honetan dituen 3 bajek ez dute asko lagunduko. Bestalde, kontuan izan behar da Hernani liga hasi zenetik indarrean dabilela, jokatutako 8 partiduetatik bakarra galduta. Gainerakoetan, 4 partidu irabazi eta 3 berdindu ditu. Horrek konfidantza eta indarra eman die jokalariei. Horrez gain, Hernanik jokalari plantilla zabala du, asteburu honetako bajak ordezkatzeko modukoa. Partidua gaur arratsaldeko 16:30etan hasiko da, Zubipen, eta Hernaniko jokalariek herriko afizioa bertan izatea espero dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!