Akarregin hotela jartzeko aukerari baiezkoa

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 2a, 01:00

Gobernu batzarra izan zen asteartean eta bertan Hirigintza batzordean aztertutako zenbait gai eztabaidatu ziren. Batetik, Akarregin hotela jartzeko aukerari buruzko kontsulta bat izan zen eta baiezko erantzuna eman zitzaion. Bestetik, Akarregin supermerkatua jartzeko eskariari ezezkoa eman zitzaion. Galarretako lur eremu batengatik interesa ere agertu du Union Farmaceutica Gipuzkoanak eta baiezko erantzuna eman zaio. Azkenik hilerriko obren aurreneko fasea bukatutzat ematea ere erabaki zen. Obra hauetan sarrera berritu egin da eta biltegi berriak egin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!