Xalaparta elkarteko 40 bat lagun bildu ziren joan den igandean Aranon, urtero ohitura duten bezala. Eguraldi argia eta freskoa atera zuen, ibiltarientzako apropos-aprosa, eta 24 lagun animatu ziren Besabitik Aranorako bidea oinez egitera. Ibiltariak Aranora iristerako han zituzten zain elkarteko kide gehiago ere, bazkaritara animatu zirenak, eta guztira 40 bat lagunek bazkaldu zuten Aranoko Kontzeju tabernan. Bazkal ondoan, eta Hernanira etorri aurretik, Toka txapelketa izan zuten eta Mikeli Iriartek eta Esteban Apezetxeak irabazi zuten.