HERRITAR ugari izan zen atzo hilerrian, urtero Santu Guztien Egunean izaten den bezala. Loreak erosi eta hildako senide eta lagunei eskaini zizkieten, ohiturari jarraituz. Jende gehiena eguerdi aldean bildu zen, nahiz eta goizean goiz herritar batzuk ere izan ziren. Aurten, gainera, hilerriko sarrera berritua aurkitu dute herritarrek.
Gaur Animen Eguna
Gaur Animen Eguna da, eta mezak izango dira herriko parrokia ezberdinetan, hildakoak gogoratzeko. Goizeko 07:00etan meza izango da hilerrian. Goizeko 09:00etan, meza izango da Agustinen komentuan. Arratsaldeko 19:00etan, San Joan Bataiatzailearen parrokian eta San Jose Langilearen parrokian izango dira mezak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!