sutea izan zen atzo eguerdian Zikuñagako Foresur Celulosas paper fabrikan. Sua eguerdiko 12:30ak aldera hasi zen, fabrikako paper bobina biltegi batean. Bertara gerturatu ziren Suhiltzaileak, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta DYAko anbulantzia. Suaren ondorioz ez zen inor zauritu eta fabrikako pabilioiak berak ez zuen kalte haundirik jasan, suhiltzaileek adierazitakoaren arabera. Sua itzaltzen arratsaldeko 15:00ak arte aritu ziren suhiltzaileak eta horretarako paper bobinak banan-banan atera behar izan zituzten biltegitik makina batekin, bestela ez baitzegoen sua itzaltzerik.
2003an ere sua hartutakoa
2003ko ekainean, San Joanetan, ere hartu zuen su fabrika honek. Orduan ere ez zen kalte pertsonalik izan.