Argazki ikastaroa aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 4a, 01:00

Mendiriz Mendi elkarteak aurten ere Mendizale astea antolatu du azaroaren 6tik 18ra bitarte. Hainbat ekitaldien artean argazkigintza digitaleko ikastaro teoriko-praktikoa antolatu du. Hilaren 6an eta 8an elkartearen egoitzan egingo da arratsaldeko 19:30etatik 21:30ak bitarte. Hilaren 10ean, berriz, irteera bat egingo dute 10:00etatik 12:00etara, ikasitakoak praktikan jartzeko. Ikastaroa Marisol Yabenek emango du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!