PALA motzeko partidua izango da bihar kiroldegian, Gipuzkoako txapelketan. Bertan Ubarretxena eta Galartza hernaniarrek Altzatarrak taldeko pelotari bikotearen kontra neurtuko dituzte indarrak. Bikote hernaniarrak ez du denboraldirik onena jokatu aurtengoan eta Gipuzkoako Txapelketako azken partidua izango dute biharkoa. Partidu honetan, 2garren mailari eustea izango dute helburua.
Partidua goizeko 11.30etan jokatuko dute, Hernaniko kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!