SANTU Guztien eguna da gaur, Domu Santu. Egun honetan loreak hilerrira eramateko ohitura izaten da, eta hori dela eta, herritar ugari izango da gaur hilerrian, hildako senitarteko edo lagunen hilobian lore eskaintza egiten. Gaur herriko loradenda eta postuetan loreak erosteko aukera izango da. Krabelinak, margaritak eta gladioloak eta larrosak izaten dira egun hauetan gehien estimatzen diren loreak. Santu Guztien Eguna izanda, hildakoak gogoratzeko mezak izango dira herriko parrokietan eta Agustinetan. Bihar ere, Animen Egunean, izango dira mezak eta igandean ere bai, Ereñotzun.
Gaurko mezak
-San Joan Bataiatzailearen parrokian: 08:00etan eta 11:00etan. 12:30etan meza nagusia, koruarekin.
-Agustinetan: 09:30etan.
-San Jose Langilea parrokian: goizeko 10:30etan eta 12:00etan.
-San Antonio parrokian: goizeko 10:30etan.