Partidua gaur kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 1a, 01:00

Gipuzkoako Txapelketako pelota partiduak ikusteko aukera izango da gaur kiroldegian. Kadete mailan, eskuz binaka, Etxenike eta Lujanbio izango dira jokatuko duten pelotariak, Lagunak taldeko pelotarien kontra. Goizeko 11:30etan hasita. Igandean ere izango da partidua, pala motzekoa, leku eta ordu berean. Ubarretxena eta Galartza Altzatarra taldeko pelotarien kontra ariko dira. Galartza eta Ubarretxenak mailaz jaistea izango dute jokoan, partidu honetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!