TXANTXANGORRI elkartean azaroan ehizarekin lotutako ekintza ezberdinak izango dira. Gipuzkoako Oilagor Txapelketa azaroaren 10ean izango da, Leitzarango Kotoan, eta jakinarazi dute izena emateko epea ostiralean bukatzen dela. Izena emateko klubeko bulegotik pasa behar da.
San Huberto afaria eta Gabonetako Loteria
San Hubertoko urteroko afaria ere egingo dute azaroaren 16an, ehiztarien patroia baita San Huberto. Izen ematea zabalik dago eta horretarako elkartera joan behar da. Gabonetako Loteria ere jarri dute salgai. Bazkideei hilaren 16ra arte gordeko zaizkie boletoak. Fetxa horretatik aurrera eskatzen den adina boleto salduko da, bukatu arte.