Bertso afaria gaur Ereñotzun, bertako eta Hernaniko bertsolariekin

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 31a, 01:00

GAUR bertso afaria izango da ilunabarreko 20:30etan Ereñotzuko Ur Mia elkartean. Bertara joan nahi duena oraindik garaiz dabil afari giro eder batetaz gozatzeko. 20 € balio du txartelak eta Irrintzi tabernan, Ur Mia elkartean eta goian aipatutako telefono zenbakian ditu salgai. Esan bezala, auzoko eta Hernaniko bertsolariak izango dira bertan, hain zuzen ere, honako hauek: Aritz Zerain, Ibon Miner, Arnaitz Lasarte, Iñaki Zelaia, Joxe Luix Urdangarin eta Unai Agirre.

3. adinekoentzako zerbitzuak hizketagai
Bertso afari hau Ereñotzuko XIX. Kultur Astearen barruko azkeneko ekitaldia da. Orain arteko era guztietako ekitaldiek jende dezente bildu dute. Esate baterako, herenegun bertan izandako hitzaldiak, 3. adineko pertsonantzako dauden zerbitzuen ingurukoak, arrakasta handia izan zuen. Hitzaldi honek ikusmin handia sortu zuen auzoan, batez ere adineko jendearen artean, eta hain zuzen ere, hauek izan ziren hitzaldira gehien hurbildu zirenak. Adin guztietara egokitutako ekitaldiak antolatzea izaten da Aste Kultural honen antolatzaileen helburuetako bat eta ahaleginak egiten dira urtero hala izan dadin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!