Zerbitzu publiko, Merkataritza eta Turismo batzordea elkartuko da bihar. Arratsaldeko 18:00etan dute egitekoa eta batzorde informatzailea izango da. Bertan auzo elkarteei 2007. urteko dirulaguntza ematea, Karabeleko Renfe geltoki ondoko aparkalekuetarako obrei buruzko proiektuaren abala itzultzea eta behin betiko likidazioa aztertuko dira, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!