Garagardo festa ederra Karobi elkartean

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 30a, 01:00

Karobi elkarteak Garagardo festa egin zuen joan den ostiralean, eta elkarteko garagardozaleek gustora geratzeko moduko gaua pasa zuten. Oier Mendizabal pelotaria izan zen garagardo festa inauguratu zuena eta lehendabiziko tragua hartzeko pribilejioa izan zuena. Argazkian ikusten den bezala, Karobi elkarteko lehendakariarekin topa egin zuen. Haien atzetik, txandaka-txandaka, afaritarako elkartu ziren gainerakoek dastatu zuten garagardo freskoa, saltxitxa, txerri ukondoa eta patata pureaz osatutako menua laguntzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!