Arantxa Tapia:«Kale borrokan dabiltzanak kiskaltzen ari dira beren boto-emaileen itxaropena»

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 30a, 01:00

arantxa Tapia, Mugikortasunerako eta Lurralde Antolaketako diputatuak, igandean autobusa erre izana gaitzetsi du. Gertakaria ´erabat gaitzesteaz gain` diputatuak ´elkartasuna eta gertutasuna` azaldu nahi izan die Garaiar enpresari eta langileei. Adierazi duenez, ´kale borrokan dabiltzanak beren boto emaileen itxaropena kiskaltzen ari dira, beren ekintzekin, herritarren haserrea eta gorrotoa ereiteaz gain`. Garraio arduradunak dio autobusa erretzea bezalako ekintzek ´ekintzen egileak gero eta gehiago zokoratzen` dituztela, ´ekintza antzua izateaz gain`. Horrekin batera adierazi du: ´autobusa erretzea eraso zuzena izan da mugitzeko garraio publikoa erabiltzen duten ehunka herritarren kontra`. Bukatzeko dio, ´gure udalerriak egituratzen eta komunikatzen dituen garraio sistema hobetzeko gipuzkoarrok elkarrekin egiten ari garen ahalegina gutxiesten du ekintza horrek`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!