HERNANIKO PSE-EEk asteburuko gertakariak ´erabat gaitzetsi` nahi izan ditu prentsara bidalitako ohar baten bidez. PSE-EEk dio gertakari hauek onartezinak direla eta elkartasuna adierazi nahi izan die Ertzaintzari eta autobuseko gidariari. PSE-EEk dio kezkatuta dagoela: ´enkaputxatuak bueltatu dira, koktelak, mehatxuak eta Hernaniko herriari jazarpena, honek arriskua dakar herritar guztientzat. Gizartea estutu nahi dute berriro ere beraien mehatxuekin`, horrekin batera adierazi dute ´Hernanin askatasunean eta armonian oinarritutako elkarbizitza nahi dugu, herritarren egunerokotasuna aztoratu gabe`. PSE-EEk dio orain helburua ´biolentoen diskurtsoa deslejitimatzea dela, eta horretarako ezinbestekoa da, demokraten batasuna. Bai nazionalistena eta nazionalista ez direnena`. Azkenik Hernaniko Alkatea kritikatu nahi izan du PSE-EEK, ´plenoa deitu baitu, gertakariak Ertzaintzari leporatzen dizkion mozio batekin. Ez da pleno bat, herri honen atzera buelta justifikatu nahi duen pantomima baizik. Duela 8 urteko Hernaniz ari gara: pankartaz beteriko herriaz, pintadaz josia eta herritarrentzat segurua ez dena`.