Autobus bat erre zuten igande gauean, Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 30a, 01:00

AUTOBUS bat erre zuten igande gaueko 21:30etan, Atsegindegiko autobus geltokian. Garaiar konpainiako Aieteko lineako autobusa oso osorik erre zen eta suhiltzaileak etorri behar izan zuten sua itzaltzera. Ertzaintzak emandako datuen arabera, burua estalita zeramakiten hiru pertsonek autobus gidaria autobusetik aterarazi zuten, dirua hartzeko esan ondoren. Laugarren batek autobusari su eman zion. Hasiera batean uste zen molotov koktelekin erre zutela autobusa, baina frogatu ahal izan dutenez, gasolina edo beste erregairen batekin eman zioten su. Gidariaz gain ez zijoan beste inor autobusean. Suaren ondorioz autobusa eta geltokiaren goiko aldea erre ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!