Zelaia hirugarren eta Urdangarin laugarren

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 29a, 01:00

Zelaia aurrerako postuetan da saio ona eginda. Sarriegi eta Agirrek bi irabazleak.

Gipuzkoako bertso txapelketa final laurdenetan da, eta asteburu honetan bi saio jokatu dira. Larunbatean Amaia Agirrek irabazi zuen Eibarren eta Iñaki Zelaia hernaniarra hirugarren izan zen saio txukuna eginda. Zelaia final erdietara sailkatu da. Atzo, Zumaian jokatu zen saioa Aitor Sarriegik irabazi zuen, eta Joxe Urdangarin hernaniarra laugarren izan zen. Saio txukuna egin zuen Urdangarinek, baina pittin bat gehiago lehertzea faltatu zitzaion, eta sailkatzeko aukerarik gabe dago.

Final erdietara 18 bertsolari sailkatuko dira, saioak irabazi dituzten 5ak zuzenean, eta beste 13 puntu bidez. Une honetan, eta saio baten faltan, Hernaniko bertso eskolako Iñaki Zelaia eta Jexux Mari Irazu finalerdietara sailkatuta daude, eta Unai Agirre sailkatzeko postuetan dago.

Datorren igandean jokatuko da final laurdenetako azken saioa, Tolosako Usabal kiroldegian, 17:00etan Hernaniko bertso eskolako Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi bertan direla.

Puntuazio orokorra (saio baten faltan)
Saioa irabazi dutenak  
  Aitor Sarriegi   497,50
  Amaia Agirre 494,00
  Jexux Mari Irazu 482,00
  Uxue Alberdi 482,00
Puntu bidez sailkatzen direnak
1 Iñigo Manzisidor 484,50
2 Jon Martin 478,00
3 Iker Zubeldia 476,00
4 Iñaki Zelaia 476,00
5 Unai Muñoa 474,5
6 Ainhoa Agirreazal. 474,50
7 Xabier Sukia 474,0
8 Joxe Munduate 471,0
9 Unai Agirre 471,0
10 Arkaitz Oiartzabal 469,00
11 Iñaki Gurrutxaga 466,5
12 Iñigo Izagirre 465,0
13 Aitzol Barandiaran 463,5
14 Agin Rezola 460,0
15 Ekaitz Goikoetxea 450,50
16 Joxe Urdangarin 450,00
17 Josu Oiartzabal 448,0
18 Jokin Uranga 447,00
19 Bixente Gorostidi 446,50
20 Hodei Iruretagoiena 428,00

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!